miércoles, 17 de marzo de 2010

Toteltasuna duten ikasleen guraso eta irakasleentzako aholkuak

Noizbait, totelka hitz egiten duen haur baten irakasleak edo gurasoak bazarete, hurrengo aholkual, agian, ongi etorriko zaizkizue. Oso sinpleak dira baina batzutan ahaztu egiten zaizkigu.

Ez adierazi (hitzez,keinuz) larritasuna eda antsiarik.
Presa sartu gabe, entzun.
Ez haserratu, kritikatu edo irrigarri utzi.
Hitz egiteko, esaldiak bukatzeko ,denbora eman behar zaio. Ez bukatu esaldia bere ordez, esan behar duen hurrengoa zer den asmatuz.
Hitz egiten ari denean,ez moztu. Bere txanda hitz egiteko, errespetatu.
Berarekin esaldi motzak eta garbiak erabili.
Ez esan: “Gelditu” “Hasi berriro” “Hitz egin lasai”. Horrelakoekin bere urduritasuna areagotzen da.
Hitz egiteko eredu lasaia eman eta berak imitatzen duenean, indartu.
Galderak, banan-banan egin eta bakarrik beharrezkoak direnak.
Hitz egitearekin batera ,komunikazio ez-berbala erabili: begiratu, ikutu...
Egoera lasaietan, hitz egiteko animatu.
Telebistan ikusten duena komentatu, bere interesei buruz hitz egin. Berari ipuinak irakurtzerakoan lasai, esaldi errazak eta ahozkera argia erabili.
Gauean ohera kontent eta lasai joan dadila , saiatu.

lunes, 15 de marzo de 2010

Mandalak

Ba al dakizue mandalak zer diren? Entzun al duzue noizbait hitz hori?






jueves, 11 de marzo de 2010

Zertarako blog bat?


Zertarako nahi dut sortu bloga bat? Etortzen zaidan lehenbiziko erantzuna lanerako da.
Alde batetik DBH ko P.T. Irakasle bakarra naiz bai zentroan bai zonaldean, hori dela eta, batzutan, beste P.T. kin kontaktoa izatea faltan botatzen dut. Beste aldetik datorren kurtsorako institutoan UCE berri bat antolatzeko asmoa dugu eta blogaren erabilpena oso baliagarria izan daitekela iruditzen zait, bai ikasleak idazten motibatzeko, bai gure esperientziak beste batzuekin konpartitzeko.

Ipuinekin lan egiten





Blog ezberdinetan kuxkuxean ibili naiz eta hurrengo orrialdea topatu dut: teatro eta testuak.com. Oso baliagarria iruditu zait, ipuinen bidez, ulermena, deklamazioa, ipuinen negiturak, ea. lantzen ahal direlako. Gainera euskeraz daude eta denok dakigu ze ondasun eskasa den hori. Probatu eta esango didazue!

lunes, 8 de marzo de 2010

BLOGAK ETA IRAKASKUNTZA


BLOGAK ETA IRAKASKUNTZA
Kaixo lagunak, hizkuntza arlo osoan arazo handiak dituen ikasle batekin, maiz egiten dudan ariketatxo bat azalduko dizuet. Ez da ezer berririk, seguru zuek ere behin baino gehigotan praktikan jarri dituzuela.Horregaitik ariketa hau osatzeko zerbait gehiago bururatzen baizaizue, beldurrik gabe idatzi.
Lehenbiziko istoriatxo baten binetak ordenatu behar ditu. Gero bineta bakoitzari buruz esaldi bat esan behar du. Pauso honetan nik laguntza handia ematen diot, zer gertatzen den hitzez kontatzeko aunitz kostatzen zaiolako. Esandako esaldiak, nik arbelan eta berak orrian idazten ditugu. Ondoren berak idatzitako esaldiak mozten ditu. Hurrengo egunean binetak , prestatutako orri batean, ordenean itseki behar ditu eta esaldietatik dagokiena aukeratu ondoren, marrazkiaren azpian idatzi behar du.
Hurrengo pausoa esaldia bakoitza, hitzez hitz bereiztu eta berriro esaldia osatu izan daiteke.