lunes, 8 de marzo de 2010

BLOGAK ETA IRAKASKUNTZA


BLOGAK ETA IRAKASKUNTZA
Kaixo lagunak, hizkuntza arlo osoan arazo handiak dituen ikasle batekin, maiz egiten dudan ariketatxo bat azalduko dizuet. Ez da ezer berririk, seguru zuek ere behin baino gehigotan praktikan jarri dituzuela.Horregaitik ariketa hau osatzeko zerbait gehiago bururatzen baizaizue, beldurrik gabe idatzi.
Lehenbiziko istoriatxo baten binetak ordenatu behar ditu. Gero bineta bakoitzari buruz esaldi bat esan behar du. Pauso honetan nik laguntza handia ematen diot, zer gertatzen den hitzez kontatzeko aunitz kostatzen zaiolako. Esandako esaldiak, nik arbelan eta berak orrian idazten ditugu. Ondoren berak idatzitako esaldiak mozten ditu. Hurrengo egunean binetak , prestatutako orri batean, ordenean itseki behar ditu eta esaldietatik dagokiena aukeratu ondoren, marrazkiaren azpian idatzi behar du.
Hurrengo pausoa esaldia bakoitza, hitzez hitz bereiztu eta berriro esaldia osatu izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario