lunes, 15 de marzo de 2010

Mandalak

Ba al dakizue mandalak zer diren? Entzun al duzue noizbait hitz hori?








Mandala, zirkuloa “sanscritoz”, zirkulo baten barruan lau ardatzetan antolatutako irudi simetriko bat da.
Mandalak kultura guztietan aurki ditzakegu. Mandalek funtzio ezberdinak dituzte: apaintzea, meditatzea, otoitzea, sendatzea edo mental garatzea, besteaz beste.
Nola sortu mandala bat
Guk mandala bat sortu nahi badugu, bere oinarrizko eskema kontutan hartu behar dugu: zirkulo bat eta lau ardatz kardinalak. Zirkulu ordez, irukia, laukia edo oktogono bat erabil dezakegu.
Bigarren pausoa apaintzea da ,eta hau zure eskuetan dago: gurutzeak, izarrak, loreak, animaliak, irudi geometrikoak...marraztu
Nola margotu
Hasteko toki lasaia behar da. Zure mandala unetxo batez begiratu ondoren, kanpotik barrura margotzea komeni da.
Koloreak aukeratzerakoan ez du inporta ez badira konbinatzen.
Logurea somatzen baduzu, normala da, mandalak erlajatzeko baitira. Utzi eta deskantsatu.

Mandala hauek klasean margotutakoen muestra bat dira.





>





Orain zuk nahi baduzu praktikatu,interneten txantiloi aunitz aurkitu ahal duzu, adibidez:
Mandalas pour les petits
Mandalas pour Nicolas
Mandalas pour les grands
Mandalas pour Cacilia
Mandalei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hurrengo orrialdea bisitatu http://www.rutasdelalma.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario