OSAGAIAK (2 PERTSONENTZAT )
Pasta 150 gr
Gazta 50 gr
Tipula 50 gr
Azenarioa 1
Atuna lata txikia 1
Entsalarako tomatea 1
Oliba 8-10 ale
Arto 3 goilarkada
Olio,ozpina eta gatza
PROZEDURA
1-Lapiko bat uraz bete eta berotzen jarri gatz eta olio txorrota batekin.
2-Azenarioa zuritu eta xaflak egin.
3-Tipula zuritu eta txki-txiki egin.
4-Tomatea zuritu eta zati txikietan moztu.
5-Gazta dadoetan moztu.
6-Ura irakiten hasten denean, pasta gehitu eta 8 minutuz egosi.
7-Pasta egosita dagoenean, ur beroa kendu eta ur hotzatik pasa.
8-Pastari ura ondo-ondo kendu eta azpil batera pasa.
9-Pasta aurreko osagaiekin nahasi.
10-Atuna, artoa eta olioa gehitu eta ondo nahasi.
11-Ozpina eta olio gehitu.Berriro ondo nahasi
12-Hozkailuan ordu pare batez sartu eta prest dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario